| KIROLA |
|
Ezer gutxi dakigu patinaje artistikoaz.
Akaso urtean pare batean telebistaz txapelketaren bat
botatzen dutenean, gustura ikusten dugu. Ikusteko ederra
baita kirol hau. Egiteko, ordea, oso gogorra. Euskal
Herrian dauden bi klubetara jo dugu izotz gaineko arte
hau ezagutzeko.
IZOTZ GAINEKO SAKRIFIZIOAREN
DANTZA
|
"Musikari
esker bizia hartzen duten zailtasun atletikoei balioa emateko
mugimenduaren artea erabiltzen duen kirola da patinaje artistikoa".
Horixe da behintzat Joseph L. Innman-en definizioa. Baina
ez al du horrek berdin balio balleta edota gimnasia erritmikoa
definitzeko? Definizio horri elementu bat gehitu beharko genioke:
izotza, zailtasun atletikoak are gogorragoak egiten dituen
elementua, hori bai, mugimenduaren artearen mesedetan. Gehienentzat
patinaje artistikoa titular handitan agertzen ez den kirola
da, ezezaguna, "bigarren mailakoa"... Baina Euskal Herriko
gazte batzuentzat eguneroko ahalegin eskerga.
Txuri Urdin Izotz Kluba 7Oeko hamarkadan sortu
zen Donostian. Hasieran hockey eta patinaje taldeak bat ziren,
baina l99Oean banatu eta Txuri-Berri klub berriaren estatutuak
egin ziren. Txuri Urdin izotz jauregian aritzen dira; Gipuzkoako
Foru Aldundia da izotz pista honen jabe, baina Hydra enpresa
pribatuak kudeatzen du. Klubak kopuru bat ordaindu behar du
berau erabili ahal izateko.
Gauza
bera egin behar dute Gasteizko klubekoek udalaren pista erabiltzeko.
Araba Kluba 9Oeko hamarkada hasieran sortu zen, Alavid patinaje
eta hockey klubak bereizi zirenean. Egun 20 patinatzaile dabiltza
klubean, eskola mailatik hasi eta juniorren lehen maila bitarte
(ez dute seniorrik, beraz), eta denek batera entrenatzen dute.
Donostiako taldean aldiz 40 inguru biltzen dira, hiru taldetan
banatuta. Hastapeneko edo Eskolako taldean haurrek "artistikoa
baino, patinaje teknikoa" ikasten omen dute, Jon Garcia monitore
eta patinatzailearen esanetan. Astean hiru bat orduz entrenatu
ohi dute. Lehiaketa erregionaletan dabiltzanak aldiz abiadura
eta elementuak lantzen hasten dira eta astean lau egunetan
dituzte entrenamenduak. Azkenik, goi mailako lehiaketako taldekoak
astean egun bakarra izan ohi dute entrenamendurik gabe.
Txuri-Berriko entrenatzaile Jonathan Levers
eta Araba Klubeko Alicia Sadaba dira Espainiako Estatuan patinajeko
entrenatzaile izateko titulazio ofiziala duten bakarrak.
NAGORE IRAZUSTABARRENA

|