C.H. Txuri-Berri
Presentación
Esta temporada
Nuestra historia
Organigrama
Equipo deportivo
Equipo técnico
Nuestros patinadores
Nuestros curlers
Actualidad
Calendario nacional
Noticias
Especiales
Peña Txuri
Agenda
Foro de debates
Fotos y Videos
Extras
Enlaces
Clubes de hielo
Pistas de hielo
Patinadores
Instituciones

Inicio > Especiales > Artículo en "Argia"
1. Hasiera
2. Edertasunaren atzean
3. Entrenatzaileak
4. Publikoa gora

http://www.argia.com

Castellano

2003ko Martxoaren 23a - 1892.alea


KIROLA

Ezer gutxi dakigu patinaje artistikoaz. Akaso urtean pare batean telebistaz txapelketaren bat botatzen dutenean, gustura ikusten dugu. Ikusteko ederra baita kirol hau. Egiteko, ordea, oso gogorra. Euskal Herrian dauden bi klubetara jo dugu izotz gaineko arte hau ezagutzeko.

IZOTZ GAINEKO SAKRIFIZIOAREN DANTZA

ENTRENATZAILEAK.
Beraz, zentzu guztietan asko kostatzen da patinaje artistikoa. Eta agian horregatik da hain estua patinatzaile eta entrenatzaileen arteko harremana. "Onerako edo txarrerako" dio Ugartek, ordu asko pasatzen baitute elkarrekin eta oso ongi ezagutzen dira. Alicia Sadaba Araba Klubeko entrenatzailea oso zorrotza dela esan digu lehendakariak, eta hala behar duela. "Psikologo ona da, errieta eman behar badie gogor ematen die eta, muxu eman behar dienean ere, muxu ematen die".

Patinaje artistikoa oso jende gutxik egiten du eta horrek haurrak berehala konpetiziora eramaten ditu. "Jendeak argi izan behar du klub hauek konpetizio klubak direla, eta ez haurtzaindegiak. Hona ez datoz denbora pasatzera, duten guztia ematera baizik. Benetan gustatu behar zaizu", dio Ugartek. Baina konpetizioak nora eraman ditu euskal patinatzaileak? Espainiako Estatuan euskaldunek maila ona ematen dute eta azpimarragarria da, bereziki, solaskide izan dugun Jon Garciaren kasua, sarritan izan baita Espainiako txapeldun. Jonek nazioartean ere konpetitu izan du eta iaz Naganoko Munduko Txapelketan 31. postua erdietsi zuen. Lesio bat medio, aurten ez du joaterik izango.

Baina berea salbuespena dela esan behar da. Itziar Ugartek garbi esaten du: "Patinajearen hiru garren mundua da hau, bai sentsibilitatean eta bai bitartekoei dagokienez". "Korrontearen kontra ari zarela iruditzen zaizu askotan; kirol hau gero eta sakrifikatuagoa da eta gero eta laguntza gutxiago duzu" dio Jon Garciak. Berak Kirolgi beka jaso du gutxienez, eta horrek asko lagundu diola aitortzen du, "baina beste herrialde batean hemengo patinatzaile askok dirua irabazteko aukera izango luke".

Babes eta laguntza eske ari dira eta Neguko Kirolen Espainiako Federazioak ez die horrelakorik eskaini azken urteetan. Marta Andrade kataluniarrak eta Jonek azken Joko Olinpikoetara joateko aukera zuten. Baina federazioak haiek bidaltzeko baldintza bat jarri zuen: lehen lOen artean geratu behar zuten. Eta ederki zekiten haiek hori ezinezkoa zela. Gurekin hitz egin duten guztiek bat egin dute orain arte federazioaren kudeaketa "desastrosoa" izan dela esatean. Berriki, ordea, Eduardo Roldan donostiarra Federazioko presidente izendatu dute eta, oraingoz, lehen baino gusturago daude patinajean aritzen direnak.

Hala ere Espainiako maila azken urtetan asko hobetu dela diote. Duela 6 bat urte Espainiako selekzioak Alexei Mishin (Plushenko eta Yagudin munduko txapeldunen entrenatzailea, besteak beste) ekarri zuten errendimendu altuko stage bat eskain zezan. Esperientzia, ordutik, urtero errepikatu da eta ondorioak nabaritzen hasi omen dira. Txuri-Berri klubak, gainera, duela urtebete prestatzaile fisiko bat hartu zuen, Oihane Otaegi, eta "lehorreko" prestakuntzaren ondoriozko hobekuntzak nozotzen hasi dira. Lesioak lesio, Jon Garcia axel hirukoitza egiteko saiakeratan ibili da eta hori duela urte batzuk inguru hauetan pentsaezina zen. Dena dela, Marilo Aristegiren esanetan, "gero kanpora irten eta ezer ere ez zarela konturatzen zara".

NAGORE IRAZUSTABARRENA

Inprimatu

1. Hasiera
2. Edertasunaren atzean
3. Entrenatzaileak
4. Publikoa gora

Inicio  Mapa Web  Contactar  Imprimir

cumpleaños en
NOVIEMBRE

Calendario Nacional

Liga Vasca

Nuevo Sistema de Puntuación

Fed. Intern. de PatinajeFed. Mundial de Curling


© CH Txuri-Berri, 2007
Webmaster
:: Mapa del Sitio :: Organigrama :: Contactar :: Publicidad ::
C.H. Txuri-Berri - Anoeta Pasealekua z/g - 20014, Donostia
http://www.gipuzkoa.net/kirolak