| KIROLA |
|
Ezer gutxi dakigu patinaje artistikoaz.
Akaso urtean pare batean telebistaz txapelketaren bat
botatzen dutenean, gustura ikusten dugu. Ikusteko ederra
baita kirol hau. Egiteko, ordea, oso gogorra. Euskal
Herrian dauden bi klubetara jo dugu izotz gaineko arte
hau ezagutzeko.
IZOTZ GAINEKO SAKRIFIZIOAREN
DANTZA
|
PUBLIKOA
GORA.
Zailtasunak zailtasun, badirudi kirol honek, beti ere bere
txikitasunean, gero eta publiko zabalagoa eta fidelagoa duela.
Mundu honetan dabiltzanek Espainiako telebistak patinaje gutxi
ematen duela diote, frantsesak gehiago, eta Eurosportek oso
tratamendu ona eskaintzen diola. Gainera, fan klubak, web
orriak... ugaltzen ari dira. Baina oztopoak gainditzera ohituak
daudenak ez dute baikorregi izan nahi. Juan Gomez Txuri-Berriko
kidearen ustez, "jendea interesatuta dago, baina oso gutxi
informatuta". Patinatzaileek sakrifiziorako prest daudela
frogatu dute. Baina komunikabideei eta instituzioei ahalegin
txiki bat eskatzen diete euren baldintzak hobetzeko.
Araba Klubeko bisitaldia oso berandu amaitu
dugu, patinatzaileen entrenamenduak bezain berandu. Donostian,
ordea, goizago bukatu dugu solasaldia eta entrenamendua ikusi
ahal izan dugu. Deskribatutako panorama beltza argitu egin
da izotzean. Bizet-en "Carmen"en doinuak ipini eta Jon Garciak
bere konpetizioko programa eskaini du. Igandetan milaka pertsona
biltzen dituen Anoetako estadiotik hain metro gutxira, gu
gara ikuskizun eder horren ikusle bakar eta pribilegiatuak.
NAGORE IRAZUSTABARRENA

|