C.H. Txuri-Berri
Presentación
Esta temporada
Nuestra historia
Organigrama
Equipo deportivo
Equipo técnico
Nuestros patinadores
Nuestros curlers
Actualidad
Calendario nacional
Noticias
Especiales
Peña Txuri
Agenda
Foro de debates
Fotos y Videos
Extras
Enlaces
Clubes de hielo
Pistas de hielo
Patinadores
Instituciones

Inicio > Especiales > Irristaketaren xarma

:: Especiales ::

MUGI! KIROLZALE
DONOSTIARRAREN HILABETEKARIA
www.euskaraz.net
2006ko otsaila
26. zenbakia

PATINAJE ARTISTIKOA

Irristaketaren xarma

Donostian zorionekoak gara izotz jauregi bat dugulako. Espainiako hiri askok ez dute halakorik eta ezin dute, esaterako, izotz gaineko patinajea edo patinaje artistikoa egin.

1972an zabaldu zituen bere ateak Txuri Urdin Donostiako izotz jauregiak, eta orduz geroztik, bilakaera handia jasan du. Hydra enpresa arduratzen da egun pistaren kudeaketaz, eta izotz-hockeya, curlinga eta patinaje artistikoa egin daitezke bertan. Azken bi kirol horiek Txuri-Berri klubaren eskutik praktika daitezke. 1990ean sortu zen Txuri-Berri, eta ordutik, patinaje artistikoan lehiatu nahi duenak klub horrekin egin dezake. Adinak, sexuak ez du garrantzirik kirol honetan.

Badira hiru urterekin hasten direnak, baina patinaje artistikoko klub batean sartzeko sei, zazpi urte bete behar dira gutxienez. Eta aurreiritziek indar handia duten arren ere, neska-mutilen kirola da, edonork egin dezake, kirolaria neska edo mutila den begiratu gabe.

Oreka, koordinazioa, giharretako indarra, erresistentzia, orientazioa, malgutasuna... Horiek lantzen dira bereziki patinaje artistikoan, eta abildade horiek hobetu behar dituenarentzat aproposa da. Eta bestelakoa badirudi ere, patinatzen hastea ez da zaila, bai, ordea, maila ona hartzea; horretarako, lan handia eta ordu asko sartu behar dira.

Patinaje artistikoan aritu gabe izotz gainean besterik gabe patinatzeko aukera ere badago Donostian. Horretarako, Txuri urdin izotz jauregira jo, patinak bertan alokatu (2,20 eurotan), eta pistara sartzeko prest izango zara. Informazio gehiago, ww.txuriberri.com, www.eltxuri.com eta 943-464404 telefonoan.

LEHIAKETA

Patinaje artistikoa

Bi saiotan banatuta dago: aurreneko saioa laburra da (zehaztua), eta bestea, patinaje askea. Laburrean, aldez aurretik finkatuta dauden zortzi elementu egin behar ditu patinatzaileak jauziak eta itzulipurdiak nahastuz. Patinaje askean, kirolariak saio originalak egiten ditu, betiere mugimenduen harmonia, grazia eta perfekzioa erakutsi asmoz. Bi kasuetan, musikak lagunduko die.

Dantza

Saloi bateko dantzaren antza du, eta pausoen erritmoa musikaren erritmora bizkortu behar du patinatzaileak. Hiru saiotan banatzen da: derrigorrezkoa, originala eta askea. Derrigorrezkoan, mugimenduak aurrez erabakita daude. Saio originalean mugimenduak erritmo jakin batzuei kasu egin behar die, musika eta pausoa aukeratuz. Dantza askean, interpretazioa eta kirolariaren mugimenduak eskeak dira zeharo, betiere musikaren laguntzarekin.

[Castellano]

 


Inicio  Mapa Web  Contactar  Imprimir

cumpleaños en
SEPTIEMBRE

Calendario Nacional

Liga Vasca

Nuevo Sistema de Puntuación

Fed. Intern. de PatinajeFed. Mundial de Curling


© CH Txuri-Berri, 2007
Webmaster
:: Mapa del Sitio :: Organigrama :: Contactar :: Publicidad ::
C.H. Txuri-Berri - Anoeta Pasealekua z/g - 20014, Donostia
http://www.gipuzkoa.net/kirolak